Gazte eta haurrak, elkarrekin, Ibarrako lehen festetan

Tolosaldeko Ataria 2017ko eka. 8a, 11:04

Gazte Festak izango dituzte ibartarrek asteburu honetan, jaien barruan Haurren Alurr Eguna egingo dute; ostiral iluntzean manifestazio feminista egingo dute.

Bihar hasiko dira Ibarrako Gazte Festak. Ez dira jai nagusiak, horiek abuztuan izaten dira, baina hauek ere ekitaldiz beteta datoz. Ibarrako gazte asanbladak antolatu ditu eta haur, gazte zein heldu guztiak gustura uzteko moduko egitaraua prestatu dute.

Larunbaterako Haurren Alurr Eguna izango dute eta dantzari txikiak plazatik abiatuta, auzo guztiak pasako dituzte, 10:15etik aurrera. Lehen geldialdia Txumitxan egingo dute, hamaiketakoa ere bertan egingo dutelarik. Ondoren, kalejiran, Euskal Herria kalea zeharkatuko dute, plazarako bidea eginaz.

Plazan fandango eta arin-arineko erakustaldia egingo dute eta HH 2tik LH6ra bitarteko haurrak ariko dira ondoren, dantzan. Arratsaldean ere emanaldia eskainiko dute, plazan, 17:00etan, Ibarra bertako, eta Zaldibia, Altsasu, Ordizia eta Lazkaoko dantzariek.

EGITARAUA

Bihar, ekainak 9

18:31. Txupinazoa eta ondoren sagardo dastatzea.

20:28. Manifestazio feminista Samalda talde feministaren eskutik eta ondoren, gazte afaria, plazan.

23:03. Kontzertuak: Otsein, TPR eta Egurra Ta Kitto. Tartean ekitaldia egingo dute.

02:01. DJ Bull, Gaztetxean.

Etzi, ekainak 10

10:14. Haurren Alurr Eguna.

17:03. Hainbat herritako dantza emanaldia.

17:17. Txokolate eta patata tortilla jatea.

17:58. Motxila Band elektrotxarangarekin kalejira.

21:36. Afaria, barrikotea.

22:02. Kontzertuak: Txakur Jana, Gaztetxean, eta Sukarra 37 eta Altxa Gudar, plazan. Tartean Gazteak Kalean plataformakoen ekitaldia egongo da.

02:04. Zesuma taldearekin dantzaldia eta DJ Txikilins, Gaztetxean.

Ekainak 11, igandea

11:04. 3x3 futbol txapelketa.

18:28. Pintxopotea Gaztetxean eta Erein taldearen kontzertua.

22:09. Kontzertuak Gaztetxean: Estarlus, Nikotina music eta Little Martin Selektah.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!