Oporretan Euskaraz udaleku irekiak, hilaren 26tik aurrera

Ataria 2017ko ekainaren 6a

Ibarrako udalak, Hezkide eskolak eta Txiribitu taldeak antolatu dituzte, elkarlanean; uztailaren 21a arte luzatuko dira.

Ekainaren 23an izango dute azken eskola eguna Uzturpe ikastolako ikasleek eta hilaren 26tik uztailaren 21 bitarte Oporretan Euskaraz udaleku irekietan hartu ahal izango dute parte. Aurten ere udalak, Hezkide eskolak eta Txiribitu aisialdi taldeak antolatu dituzte, elkarlanean, eta 4-10 adin tartekoen izen ematea zabaldu dute jada. Udaleku irekiak 09:00etik 13:00etara izango dira.

Bitan banatu dituzte, adinaren arabera, eta izen ematea ere leku desberdinetan eman beharko da. Lehen taldea 2013 eta 2014 urteen artean jaiotakoek osatuko dute, hau da 2 eta 3 urtekoak. Izen ematea ikastolan egin behar da ekainaren 12a arte. Informazio gehiagorako 943 67 12 99 telefono zenbakira deitu behar da.


2007tik 2012ra bitarte jaiotakoek, hau da, 4 eta 10 urte artekoek, Txiribitu aisialdi taldearen lokalean eman behar dute izena (Arantzazu kalea, 4), ekainaren 9a arte, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Ordu horietan joan ezin direnek udaletxean edo kultur etxean utzi ditzakete inprimakiak. Matrikula egiteko orainketa agiria, izen-emate inprimakia, karnet tamainako argazki bat eta osasun txartelaren fotokopia eraman behar dira. Diru sarrera egiterakoan Udalekuak eta gaztearen izena jarri behar dira.

Ordainketak Kutxabank-eko kontu honetan egin behar dira: 2095 5043 94 1063684178. Seme-alaba baten udalekuak 59,48 euro balio du, bi seniderena 87,24 euro eta hiru seniderena 111,04 euro.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!