Hiru egunez iraun du festak Izaskun auzoan

Imanol Garcia Landa 2017ko ekainaren 5a

Hiru egunez Ibarrako Izaskun auzoan festak ospatu dituzte. Larunbatean hasi ziren trial erakustaldiarekin eta gaur arratsaldean amaitu dira, besteak beste Alurr dantza taldeko txikienen emanaldiarekin.

Ohi bezala, jende ugari elkartu da ermitaren ondoan dantza saioak ikusteko. 4 urtetik 12 urte bitarteko 120 dantzari inguru aritu dira gaurkoan emanaldiak eskaintzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!