Duela 60 urte inguruko ohiturari jarraituz

Ataria 2017ko eka. 1a, 11:15

Garai bateko jaiak berreskuratu zituzten Izaskunen 2005ean; ostiraletik astelehenera izango dituzte festak.

Izaskungo jaiak izango dira ostiralean hasi eta astelehena bitarte. 2005ean berreskuratu zituen jaiak Hauspoa elkarteak, izan ere, duela 60 urte inguru festak egiten zituzten auzokideek Arantxa Larrartek esan duenez. Orduan herritarrek arteko herri kirolak, asko lasterketak eta musika zein dantza emanaldiak izaten zituzten. Hauspoak jaiak antolatzearekin batera, maiatzeko igandeetan erromeriak ere antolatu zituen. Duela 10 urte, ordea, Izaskungo gazte talde batek hartu zuen jaiak antolatzeko ardura, eta igandeetako erromerietara jende gutxi gerturatzen zela eta, jaiak hiru egunetara luzatzea erabaki zuten, gaur egun duten itxura emanaz.

Ekitaldiak ostiralean hasiko dituzte. Irene Caminos, Ion Areitio eta Gorka Susperreguik trial erakustaldia egingo dute 18:30ean. Ostiralerako berriz, herri kirolak antolatu dituzte aizkolariekin eta trontzalariekin.

Euria eginez gero Ibarrako Udalak urtero muntatzen duen karpan egingo dituzte ekitaldiak.

Jaien egun nagusia astelehena izango da eta ohi bezala, bertsolariak, Alurr dantza taldea eta Loatzoren erromeria izango dira.

EGITARAUA

Ekainak 3, larunbata

18:30. Trial erakustaldia: Irene Caminos, Ion Areitio eta Gorka Susperregui. Eta ondoren, pintxo eta sagardo dastatzea.

Ekainak 4, igandea

12:00. Herri kirolak: Arria V.a eta Iker Bizente aizkolariak eta Alatzne Etxaburua-Xanti Aizpurua eta Igor Esnaola-Irati Astondoa trontzalariak.

14:30. Herri bazkaria eta ondoren, Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolarien saioa.

18:00. Gorriti eta bere animaliak, eta ondoren, erromeria.

Ekainak 5, astelehena

10:00. Diana.

11:00. Meza nagusia.

12:00. Hamaiketakoa.

13:00. Bertso saioa: Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikano.

17:30. Alurr dantza taldearen emanaldia eta jarraian, gozokiak banatuko dituzte.

18:30. Bertso saioa: Sebastian LIzaso eta Anjelmari Peñagarikano.

19:30. Erromeria Loatzo musika eskolako soinujoleen eskutik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!