Jendetza bildu zuen Alurren azken ikuskizunak

Ataria 2017ko ekainaren 1a

'Maruxak, sorginkeriaren sorterri' lanaren aurrestreinaldia eskaini zuten herriko plazan; Errota eta Erronka taldeetako dantzariak izan ziren protagonistak.

Ikasturtean zehar prestatutako dantzak taularatu zituzten Alurreko Errota eta Erronka taldekoek pasa den larunbatean, Ibarrako plazan. Jendetza bildu zen aurrestreinaldirako eta txalo zaparrada jaso zuten bukatzerakoan. «Garai bateko gertaerak interpretatu eta gure arbaso izan ziren gizon-emakumeen azaletan sartzea oso garrantzitsua zen. Erlijioak eta aske izan nahiak beti utzi izan baitu kode berezi bat gure larruan», esan dute. Taldeak eskerrak eman nahi izan dizkie Aiert Beobide, Iñaki Agirre, Goretti Galarra, Alazne Senperena, Ramon Garcia eta Eli Nosellasi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!