Ez da bestelako kalterik izan, txatarrerako zegoen autoa bakarrik erre da.
Ibarrako Gurutze Karrozerian auto batek sua hartu du 07:30ak inguruan. Ez dakite zerk eragin duen sutea. Sutearen ondorioz, garajearen gainean dauden 8 etxebizitzak hustu egin behar izan dituzte. 08:00ak aldera itzali dute sutea, eta ez da zauriturik izan.
Ez da bestelako kalterik izan, txatarrerako zegoen autoa bakarrik erre da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?