'I barra-barra Euskara'ren hasiera festa, gaur

Ataria 2017ko maiatzaren 12a

Ekimenean parte hartu nahi dutenek aukera daukate oraindik, izena eman ahal izateko mahaia jarriko dute

Gaur hasten da I barra-barra Euskaraz ekimena. Izena eman dutenek datozen zazpi egunetan euskaraz egin beharko dute, euskaldunekin. Ekimenean parte hartu dutenak eta antolatzaileak plazan elkartuko dira arratsaldean eta oraindik izena emateko aukera ere egongo da. Ekitaldi nagusia maiatzaren 19an izango da. Egun horretan herriko haurrek elastikoak margotuko dituzte plazan eta Kaxkubi emakume taldearekin bat eginez, Erradikalak gara ikusi ahal izango da. Ondoren, kantu afaria egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!