Partida estua jokatu zuten bi taldeek, eta harmailetan ohi baino jende gehiago elkartu zen eskualdeko taldea animatzeko asmoz. Garaipen horri esker maiatzaren 13an, larunbatean, Idiazabalen aurka jokatuko du finala, Donostiako Mons kiroldegian, 18:00etan. Finalerdien aurretik egin bezala, taldeak zaletuen babesa eskatu du.