Elkartasun Bertso Afaria, Xeplan, maiatzaren 12an

Ataria 2017ko maiatzaren 2a

Elkartasun Bertso Afaria egingo dute Xepla elkartean, maiatzaren 12an, 20:30etik aurrera.

Txartelak Karlatz, Atari eta Zubiaurre tabernetan erosi daitezke, 18 euroren truke. Jokin Uranga eta Nerea Ibarzabal dira afarira gonbidatu dituzten bertsolariak. Uranga azpeitiarra da eta Ibarzabal, bizkaitarra da, Markina Xemeingoa. Hainbat txapelketatan trebatutako bertsolariak dira biak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!