Ikastaroa menpekotasuna dutenen zaintzaileentzat

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko api. 26a, 17:32

Ibarrako Udaleko Gizarte Zerbitzuek, Matia fundazioarekin batera, menpekotasuna duten pertsonak zaintzen dituztenei zuzendutako ikastaroa antolatu du.

Oinarrizko ezagutzak dira jasoko direnak eta doakoa da. Ikastaroa kultur etxean izango da maiatzaren 4, 9, 10, 17, 18 eta 30ean, 15:30etik 17:30era. Izena emateko 943 67 04 15 telefono zenbakira deitu daiteke edota gizarte@ibarra.eus helbidera idatzi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!