Erromeria eguna ospatuko dute Bizi Nahi elkartekoek, Izaskunen

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko apirilaren 26a

Iazko Erromeri eguna. MAIER UGARTEMENDIA

Egun osoko egitaraua prestatu dute, bazkaria eta guzti.

Autobusa 11:30ean aterako da eta 19:00etan itzuliko dira. Izena eman daiteke jada elkartean bertan, eta 32 euro ordaindu behar dira. Autobusa ohiko lekuan aterako da eta 11:45ean, Izakunen, gizonezkoak tokan ariko dira. Emakumeen txanda izango da ondoren, 12:15ean. 13:00etan elkarteko hildakoen omenezko meza izango da eta 14:00etan hasiko da bazkaria. Jesusek jarriko du musika, bazkalostean, giroa berotzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!