Auzolanean herria berrituz

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko apirilaren 22a

Goizean amaitu dituzte atzo hasitako lanak; arratsaldean festa giroa nagusituko da, erromeria izango baita plazan Iratzar taldearen eskutik.

Ibarrako zenbait gaztek, elkarlanean eta herriko zenbait gunetan, bertako banku eta farolak txukundu eta koloreztatu dituzte. Baina, margotze lanari ekin baino lehen, atzo, guztia lixatzen aritu ziren gazteak, eta gaur eguerdian eman diote amaiera bi eguneko lanaldiari. Alkatea ere tartean izan da, baita susto txiki bat izan duen haur bat ere. Festa eta lagunarteko giroa, ordea, ez da lanarekin batera amaitu, eta arratsaldean, Iratzar taldeak erromeria eskainiko du, dantzan aritu nahi duten guztientzat, Bien bitartean, guztiak batera, aurrez prestaturiko ogitartekoez gozatzen ari dira plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!