Kulturari egingo diote tartea Pazko Astean

Ataria 2017ko apirilaren 12a

Ibarrako kultur etxeak azken urteetako ohiturari jarraiki, hainbat ekitaldi antolatu ditu Pazko Asterako.

Hilaren 18an, asteartean, Hau natura! Airea, lurra eta ura? txotxongilo emanaldia eskainiko du Bihar taldeak. Esku txotxongiloekin osatutako lana da eta Agenda 21eko gaiak ditu hizpide. Lau urtetik gorako haurrei zuzendutako emanaldia da.

Ipuin kontalari bat ere izango da Ibarran. Hilaren 19an ariko da kultur etxean Bego Alabazan eta 3 eta 5 urte artekoei zuzendutako saioa eskainiko du. Kutxa txiki magikoak da eskainiko duen emanaldia.

Hilaren 20an aldiz, magia izango da protagonista, Asier Kidamen eskutik. Familia osoak ikusteko moduko ikuskizuna da Aroa eta mirariak izenekoa. Umoreak, musikak eta botere magikoek egiten dute bat Asier Kidamen saioetan. Azken emanaldia hilaren 21ean izango da. Elvi sabeliztuna ariko da Maletatxoarekin eskainiz. Hau ere familia osoak ikusteko moduko emanaldia izango da. Emanaldi guztiak 17:00etan izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!