Bertso eta kantu afaria Ibarrako Deportiva elkartean

Ataria 2017ko martxoaren 27a

Herrikide ikastetxeak antolatuta, bertso eta kantu afaria izan zen joan den ostiralean. Bertsolariak, Anjel Mari Peñagarikano, Bixente Gorostidi eta Unai Muñoa izan ziren eta kantu kantari Agirrezabalatarrak, Xantos eta Joxemari. Afari ederra eta giroa ezin hobea izan zen ostiral gauean Ibarran.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!