Hondakin bilketaren inguruko iritziak jaso nahi dituzte

Ataria 2017ko martxoaren 22a

Ibarran hiri-hondakinak biltzeko atez ateko sistematik, edukiontzi bidezkora pasako dira datozen asteetan, eta ondorioz, honi dagokion udal ordenantza aldatu behar dute. 

Zerbitzua nola eman eta jaso behar den arautzen du ordenantzak eta araua osatzeko herritarren iritzi eta proposamenak jaso nahi dituzte. Martxoaren 27a bitarte jasoko dituzte, udaletxeko Erregistro Orokorrean edo ingurugiroa@ibarra.eus helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!