Xabi Alonso futbolariak utzi egingo du futbola

Ataria 2017ko martxoaren 9a

Xabi Alonso futbolari ibartarrak futbol profesionala utziko du denboraldi amaieran, bere sare sozialetan iragarri duenez. 

"Bizitu egin nuen. Maitatu egin nuen. Agur joko bikainari". Mezu hori ezarri du Twitterren futbolari profesionalak. Argazki bat ere zabaldu du mezuarekin batera: futbolean jokatzeko zapatilak esku batean eta agur esaten du beste eskuarekin. 35 urte bete berri dituela esan dio agur futbolari.

Ibilbide luzea eta oparoa izan du futbolariak. Antiguoko eta Errealean jokatu zuen lehenengo eta 18 urterekin egin zuen debuta Errealarekin. Eibarren jokatu zuen gero eta taldeko jokalaririk garrantzitsuenetako bat izan zen; liga irabazteko lehian aritu ziren.

Liverpool taldeak fitxatu zuen ondoren eta bost urte pasa zituen bertan. 2009. urtean, Real Madrilera joan zen eta bost urtez jokatu zuen talde horretan. Liga bat, bi Errege Kopa eta Champions liga irabazi zituen. Bayern Munichen igaro ditu azken hiru urteak; hiru Munduko Txapelketa –irabazi egin zuen 2010ean– eta hiru Eurokopa –irabazi egin zuen 2008an eta 2012an– jokatu zituen Espainiako selekzioarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!