600 kilotan ere nagusi

Ataria 2017ko martxoaren 6a

Ibarra Sokatira Taldeko taldeak goma gaineko 600 kilotako finala irabazi du Lesakan. 640koan ere txapela lortu zuten moreek.

Bigarren Beti Gazte sailkatu zen, Sokarriren aurretik. Ñapurrak, Gaztedik eta Muruetak osatu zuten sailkapena.

375 kilotan, bigarren

Bestalde, Ibarrako Sokatira Taldeko kideek bigarren jardunaldia lehiatu zuten 375 kilotan, eta Gaztedi taldeak lortu zituen puntu gehien. Ibarra eta Txantrea sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Aipatutako taldeez gain, Goiherrik eta Berriozarrek parte hartu zuten, eta azken hori kanporatu egin zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!