Ibartarrak sasoiko hasi du denboraldia, eta iraupenezko probetan duen nagusitasuna erakutsi zuen jubenil mailan: lehen postua lortu zuen jazarpen eta kanporaketa probetan, eta hirugarren gelditu zen puntuaketan. Urtarrileko emaitza bikainei esker, kopako liderra da gaur egun, hurrengo jardunaldia iritsi bitartean. Hain zuzen ere, Tafallan jokatuko da, martxoaren 11n.
