Kaldereroen entsegua gaur 19:15etatik aurrera, kultur etxean

Ataria 2017ko otsailaren 15a

Inauterien iragarleen kalejira Loatzo musika eskolako musikariekin egiten da Ibarran. Kaldereroen kalejira egun batez aurreratuko da ohi bezala, eta beraz, ostiralean aterako dira 18:30etatik aurrera.

Entsegua ere egingo dute. Horretarako gaur bilduko dira kultur etxean, 19:15etatik 20:00etara. Abestu behar dutenek zartagia eraman behar dute entsegura.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!