2017/02/04 10:00

Santa Ageda bezpera

Santa Ageda bezpera
Ibarra

Ibarran Hauspoa kultur elkarteak du Santa Ageda bezperako kantu saioa antolatzeko ardura. 10:00etan abiatuko dira herriko plazatik eta ikastola dagoen alderdian ibiliko dira baserriz-baserri. Eguerdirako itzuliko dira herrigunera eta Kirol Elkartean bazkalduko dute. Bazkarian parte hartu nahi dutenek 15 euro ordaindu beharko dituzte.

Arratsaldean Izaskun aldera joango dira 17:00etan plazatik abitatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!