Ibarrak Euskal Herriko sokatira txapelketa finalerako txartela lortu du

Ataria 2017ko urtarrilaren 28a

Ibarrako taldea finalerako sailkatu da Idiazabalen. GOIERRIKO HITZA

Euskal Herriko goma gaineko Sokatira Txapelketako saioa jokatu dute gaur Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. Gizonezkoetan, sei talde sailkatu dira finalerako: Murueta, Ibarra, Sokarri, Zuraide, Abadiño eta Beti Gazte. Emakumezkoek, ligaxkako beste saio bat jokatu beharko dute, finalaren aurretik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!