Tolosatik Belgradera

Belgradoko errefuxiatuentzako neguko arropen bilketa egingo dute Ibarran

Ataria 2017ko urtarrilaren 24a

Ibarran ere Belgradoko errefuxiatuentzako neguko arropen bilketa egingo dute, Josu Iztuetaren eta Arkaitz Ibiondoren ekimenarekin bat eginez.

Arropa ostiralean bilduko dute Ibarrako plazan, 16:30ean. Jasotakoa zuzenean emango dute Josuren eta Arkaitzen furgonetetara, "beren eta ibartarren erraztasunerako". Arropaz gain, bidaiarako beharrekoa duten dirua ere jasoko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!