Ikastetxeetako matrikulazio kanpaina hasi da jada, eta horrekin etorri ohi dira, urtero, kultur asteak. Ibarrako Uzturpe ikastolak ere antolatu du berea eta ostiral honetan bertan hasiko da Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Tipi-tapa, korrika! ikuskizun berriaren emanaldiarekin. 18:00etan izango da kiroldegian eta emanaldia Alurr dantza taldeak antolatu badu ere, ikastolarekin duen harreman estua dela eta, Kultur Astearen barruan sartu dute. Egitaraua urtarrilaren 29a arte luzatuko da eta askotariko ekitaldiak antolatu dituzte, bi dira, hala ere, hitzaldi nagusiak. Batetik, astelehenean, hilak 23, egingo dutena. Uzturpe ikastolak Eraikiz proiektua abiarazi zuen Haur Hezkuntzan ikasturte berriarekin batera eta horren berri emango diete 2 eta 8 urte arteko umeen gurasoei.
Bestetik, urtarrilaren 26an, ostegunean, Paco Cascon Bartzelonako Unibertsitateko irakasleak Educar en y para el conflicto hitzaldia eskainiko du. Gatazkaren alderdi negatiboak nabarmendu ohi dira, baina positiboak ere badituela azalduko du hitzaldian, adituak.
Uzturpe ikastolako XVII. kultur astea
- Urtarrilak 20, ostirala. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Tipi-tapa, korrika! ,18:00etan, kiroldegian.
- Urtarrila 23, astelehena. Eraikiz proiektuaren gure komunitatera zabalduz hitzaldia, 17:30ean, kultur etxean.
- Urtarrilak 24, asteartea. Loatzo musika eskolako ikasleen emanaldia, 18:30ean, kultur etxean.
- Urtarrilak 25, asteazkena. Eskulan tailerra, Izaskun Lazkanok gidatuta, 17:30etik 19:00etara, jangelan.
- Urtarrilak 26, osteguna. Paco Cascon Bartzelonako Unibertsitateko irakaslearen Educar en y para el conflicto hitzaldia, 17:00etan, kultur etxean.
- Urtarrilak 27, ostirala. Alurr dantza taldearen BA-gina-gara-goaz ikuskizuna, 20:00etan, Belabieta
- kiroldegian.
- Urtarrilak 28, larunbata. Puzgarriak kiroldegian, 15:30etik 18:00etara.
- Urtarrilak 29, igandea. Mendi irteera goizean.