Alkoholaren menpekotasuna hizketagai, Uzturreren eskutik

Ataria 2017ko urtarrilaren 11

Uzturre alkoholiko anonimoen elkarteak hitzaldia eskainiko du Ibarrako kultur etxean, ostiralean, hilak 13, 19:30etik aurrera. Hiru izango dira hizlariak, drogomenpekotasunaren inguruan ariko den erizain bat, Alkoholiko Anonimoak taldeko kide bat eta alkoholiko baten senitarteko bat.

Ibarrako Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik azaldu dutenez, alkohola nerbio sistema zentralaren depresore bihurtzen da lehen tragotik, eta horrek burmuinaren goi funtzionamenduak lokartzen ditu, jokaera eta emozioak aztoratuz. Horregatik da garrantzitsua mepenkotasuna detektatu eta aurre hartzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!