2016/12/24 18:30
18:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, hilerritik plazara, musika eta dantzariek lagunduta.
Aurten gainera beren artaldea eta guzti jaitsiko dira. Izaskundik behera, Argindegitik iritsiko dira plazara. Artaldeari lagunduz trikitilariak izango dituzte aurretik, herritarrak ere bai, antxortxarekin bidean argia eginaz; Olentzero eta Mari Domingi denen atzetik etorriko dira plazaraino.
Loatzo musika eskolako ikasleak eta Ibarrako parrokiako koroak ere parte hartuko dute Olentzeroren jaitsieran eta ondoren umetxoak banaka-banaka Olentzerorengana hurbildu eta goxokiak eta txokolatea jasoko dituzte bere eskutik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?