Bermut gorria ezkontzen da ondoen gildarekin

Ataria 2016ko abenduaren 17a

Gilda Eguna ospatu dute gaur Ibarran eta kazetari, sukaldari eta kritiko talde bat pintxo honentzat edaririk aproposena zein den erabakitzen aritu da.

Ruben Trincado, Joxemi Aierbe eta Xabier Ruiz sukaldariak, Igor Cubillo eta Iñigo Galatas kritikoak eta Jose Antonio Urruzola herriko produktoreak egin dute epaile lana. 

Ibarrako langostinoa osagai ezinbestekoa da gilda egiteko eta aurten "kalitatezko piparra" izan dela nabarmendu du Urruzolak.

Garagardoa, ardo txuria, ardo gorria, txakolina, bermut gorria eta bermut txuria probatu ondoren gildarekin hartzeko aproposena bermut gorria dela erabaki dute epaimahaikideek. Bigarren tokian garagardoa geratu da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!