Tolosaldeko Giltzarria

Ibarrak Gure Esku Dago babestu du

Ataria 2016ko abenduaren 16a

Gure Esku Dago dinamikako kideek atzo iluntzean aurkeztu zieten ibartarrei Giltzarria adierazpena. Era berean, martxoaren 19an Tolosaldean egin nahi duten galdeketa babesteko sinadurak bildu zituzten.

75 bat pertsona gerturatu ziren atzo, Giltzarriaren aurkezpen ekitaldira. Adierazpenaren xehetasunak ematearekin batera, Giltzarrian parte hartzeko deia luzatu zieten herritarrei, eta 20 lagun inguru animatu dira modu jarraian edo une zehatzetan parte hartzeko. Era berean, martxoaren 19ko galdeketa babesteko sinadurak bildu zituzten. "Martxoaren 19an burutuko den herri galdeketa Ibarran burutzeko indarrak batu eta erronkari heltzeko ilusioa atzeman da ekitaldian", esan du Gure Esku Dagok.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!