Sokatira taldeak emakumeak erakarri nahi ditu

Ataria 2016ko abenduaren 8a

Ibarrako sokatira taldeak emakumeak erakarri nahi ditu taldean parte hartzera eta hori dela eta deialdi irekia egin du.

Horiek horrela, sokatira kirola probatu nahi duten guztiei astearte zein ostegunetan 20:00etatik aurrera Ibarrako kiroldegira gerturatzeko gonbita egin diete. Ezin dutenek 677 09 58 64 telefono zenbakira deitu dezakete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!