Merkatu solidarioa egingo dute abenduaren 11tik 18ra

Ataria 2016ko abenduaren 1a

Ekuador, Honduras eta Indiarako laguntza lortzeko merkatu solidarioa egingo dute abenduaren 11tik 18ra, Ibarratik Misio Taldeak antolatuta.

Ibarratik Misio Taldeko kideek dei egin diete herritarrei merkatuan saltzeko gaiak oparitu ditzaten. Horretarako aukera izango dute abenduaren 1ean, 2an, 5ean, 7an eta 9an, 17:00etatik 20:30etara. 650 416 949 eta 678 844 539 telefono zenbakietara ere dei dezakete herritarrek.

Merkatu solidarioa irekita egongo da abenduaren 11tik 18ra: astegunez, 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:30etara. Igandean, berriz, 10:00etatik 12:00etara egongo da irekita San Bartolome plazan dauden Parrokiko lokaletan.

2095 5043 97 1062974919 kontu korronte zenbakian ere ekarpen ekonomikoa egin dezakete herritarrek. www.ibarratik.org webgunean dago informazio gehiago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!