Uxue Estibariz Tena bosgarren, 'Zipriztin 2016' lehiaketan

Ataria 2016ko azaroaren 28a

Uxue Estibariz Tena Nireesku akademiako ikasle ibartarrak bosgarren postua lortu du Zipriztin 2016 lehiaketan, bere kategorian.

Donostiako Aquariumean banatu zituzten lehiaketako sariak. Zipristin txapelketak urarekiko eta ingurunearekiko errespetua eta kontzientzia zabaltzea du helburu: "Ura oker erabiltzearen ondorioz, ondorengo belaunaldiek arazo larriak izango dituzte uraz gozatzeko".

Horregatik Zipristinek hainbat ekitaldi, konferentzia eta erakusketa antolatu ditu honako mezu hau zabaltzeko: "Ura dagoen bitartean, bizitza dago".  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!