Belabieta kiroldegian Euskal Herriko Sokatira Txapelketaren finala jokatuko da larunbatean, 17:00etan. 320 kiloko lehia izango da, eta aurreko bi jardunaldietan sailkatu diren sei talde onenen artean jokatuko da txapela. Murueta A, Ibarra A, Txantrea, Beti Gazte, Ñapurrak eta Ibarra B ariko dira lanean Ibarran, larunbatean.
