Ibarratik Misio Taldeak Mumbain (India) sexu jazarpena pairatu duten emakumeei laguntzeko Zoila proiektuan hartzen du parte. Dirua biltzeko ekimen berri bat abiarazi dute; txakoli botilak saltzea 7 euroren truke. Diru guztia bideratuko dute Indiako harrera etxera. 625 420 286 (Alberto Esteban) zenbakira deituta eskatu daitezke edo www.iberowine.com-en.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?