Gazte Asanbladak ekitaldi ugari antolatu ditu

Ataria 2016ko azaroaren 8a

Ibarrako Gazte Asanbladak azaroa ekitaldiz bete du.

Pasa den ostegunean izan zuten lehen hitzordua. Periodista Kanaiaren aurkezpena egin zuten eta pasa den igande arratsaldean photoshop ikastaroa ere egin zuten.

Azaroaren 25a bitarte ikasteko aukera izango dute gazteek, asanbladaren eskutik.

AZAROKO EGITARAUA

Azaroak 11. Gazteak Kalean hitzaldia, 18:30ean.

Azaroak 12. Mendi irteera 10:00etan, eta ondoren, gaztain jatea.

Azaroak 20. Dokumental bat botako dute eta 18:00etan, hausnarketa egingo dute.

Azaroak 25. Ekimen feminista emakume taldearekin eta azken ostiraleko elkarretaratzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!