Suaren jatorria ikertzen ari dira oraindik.
Izaskun auzoko Txulone baserrian sua piztu zen atzo, 23:00ak aldera. Suhiltzaileek 23:00ak aldera iritsi ziren bertara eta 01:15etarako egin zuten alde. Bigarren solairuko gela bat erabat kiskali da, eta keak sortu zituen gainontzeko eragozpenak. Lehen solairuan, animalienean, ez da kalterik izan. Bi suhiltzaile parketik bertaratu ziren baserrira. Bertan bizi den bikotea onik atera zen.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?