Ibarrako merkatariek poltsa berrerabilgarriak banatuko dituzte datozen egunetan. Merkatarien Elkarteak esan duenez, horrela saritu nahi dute "bezeroen leialtasuna". Era berean, "bertako kontsumoa saritu" nahi dutela esan dute. Bestalde, "erosketak egitean poltsak berrerabitzeak duen garrantzia azpimarratu" nahi dutela nabarmendu dute eta baita elkartea bera ezagutzera ematea ere.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?