50. urteurrena ospatzen

Ane Urkola 2016ko urriaren 29a

Ibarrako Kirol Elkartea 50.urteurrena ospatzen ari da gaur. Bideo proiekzioaren eta bazkariaren ondoren, kalejira egingo dute eguna borobiltzeko.

1966ko urriaren 27an sortu zen Ibarrako Kirol Elkartea, duela 50 urte hain zuzen. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Eguerdian, Giroarte dultzaineroen kalejira izan da, elkartetik abiatuta. 14:00etan bazkideen argazkia atera dute elkartearen kanpoaldean. Bazkal aurretik, sorpresatxo bat ere eskaini diete bazkideei: kirol elkartearen hasierako urteetako argazkiekin osatutako bideo bat proiektatu dute. Bideo hori ikusgai egongo da hurrengo astean, Ibarrako udaletxean.

Bazkaria egin dute ondoren, eta arratsaldean, txaranga doinuak izango dituzte festarekin jarraitzeko. Kirol elkarteko kideek egun luzea dute, beraz, 50. urteurrena behar bezala ospatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!