Luistarren kuadrillak utzitako arrastoak, 50 urte

Ataria 2016ko urriaren 27a

Ibarrako Kirol Elkartearen urteurrena dela eta, ekitaldiak antolatu dituzte datozen egunetarako; garai bateko argazkien erakusketa ere egongo da 

1966ko urriaren 27a egun berezia da Ibarrako Kirol Elkartearentzat. Elkartearen sorrera duela 50 urteko gaurko egunean kokatu daiteke beraz. Hori dela eta, ekitaldi sorta antolatu dute gaurtik igandera bitarte. Lehen ekitaldia berezia da gainera, urte hauetako argazkien bildumarekin osatutako bideo bat eskainiko baitute elkartean, eta ondoren, fundatzaileei omenaldia egingo diete.




Datorren astetik aurrera, Kultur Etxean garai bateko argazkiekin osatutako erakusketa ikusi ahal izango da. Irudi horiekin osatutako ordu laurdeneko bideoa ere ikusi ahal izango da.

Egungo Kirol Elkarteak luistarren kuadrillan du jatorria. Herria girotzeko besteak beste, futbol txapelketa antolatzen zuen, eta bilerak egiteko toki egokirik ez zutela eta, Juanito Garmendiari elkarte bat sortzea bururatu zitzaion. Apolinar Lakuntzari erosi zioten lokala eta Fidel Yarzari ondoko txabola. Auzolanean egin zuten elkartea, Antonio Zabalak eta Angel Larrartek gidatuta. 1973. urtean pasa ziren orain dauden lekura, Elizegi etxearen azpira, eta azken aldaketak eta obrak 2003an egin zituzten. Elkartea txirrindularitzari lotu izan da normalean, izan ere, elkartea ireki ahal izateko kirol federakuntza batean afiliatuta egon behar zen eta txirrindularitza federazioan eman zuten izena. Baina urteroko txirrindularitza probaz gain, bestelako ekitaldiak ere antolatzen dituzte.

Erlazionatuak

Egitaraua

Ataria 2016 urr 27 Ibarra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!