Sormena eta euskararekiko ardura sustatu nahian

Rebeka Calvo Gonzalez 2016ko urriaren 25a

Irudian, 2014ko sari banaketa.

Ibarrako Udalak XXVI. Emeterio Arrese Literatur Lehiaketa abiarazi du; lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 7a izango da.

Euskara Zerbitzuak Emeterio Arrese Literatur Lehiaketa antolatu du berriz ere. Helburua haur eta gazteen artean sormena eta hizkuntzarekiko ardura sustatzea dela esan du Tomas Ugaldebere euskara teknikariak. Ibarran bizi edota ikasten duten 16 urte arteko haur zein gazteek hartu dezakete parte. Lanak azaroaren 7a arte bidali daitezke Euskara Zerbitzura edo kultur etxera. Olerkiak eta hitz lauko lanak aurkeztu ahal dira eta hiru maila egongo dira; Lehen Hezkuntzako 6-8 urte artekoena, 9-11 urte bitartekoena eta DBHkoena. Sari banaketa abenduaren 2an egingo dute.

Arlo zein ikuspegi desberdinetatik landu daitezke gaiak, hori bai, euskaraz izan behar dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!