Erlaxazio tekniken inguruko ikastaroan izena emateko epea luzatu du udalak

Ataria 2016ko urriaren 21a

Menpekotasuna duten pertsonak zaintzen ari direnentzat antolatu du ikastaroa Ibarrako Udalak, Matia fundazioarekin elkarlanean.

'Erlaxazio teknikak: estresa bota eta lasaitasuna bilatu' izena du ikastaroak, eta menpeketosuna duten pertsonak zaintzen ari direnentzat dago zuzenduta.

Ikastaroa doakoa da eta bi orduko sei saio izango ditu. Urriaren 26an hasiko da Ibarrako kiroldegian eta abenduaren 14an amaituko da.

Izena emateko, udaletxera (Gizarte Zerbiztuak) joan edo 943670415 telefonora deitu behar dute herritarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!