Festa ona bada, egun bakarrarekin nahikoa

Ataria 2016ko urriaren 15a

Ibarrako Azkue auzoko bizilagunek, bosgarren urtez antolatu dute Azku Eguna. Umorez eta auzolanean prestatu dute egitaraua.

Eguraldi txarra izan zuten duela bost urte Azku Eguna antolatu zuten lehen aldian. Ordutik, Tolosako udalaren karpa eskuratzen dute urtero festa egunerako, baina primerako eguraldia ateratzen zaie.

Auzoko astoa eta kolore berdea nagusi direla goizetik abiatu dute festa. 11:00etan bota dute txupinazoa eta ondoren, haur jolas kooperatiboak izan dira. Toka eta pintxo poteoaren ostean, Aperitiff musikala izan da Ziribulio Sound-en eskutik.

Auzokoak aritu dira paella prestatzen eta bazkalostean bingoa izan dute. Aurten udalaren laguntza txiki bat izan dute Azku Eguna ospatzeko eta beraz, Pituxa Cowntu kontari ikuskizuna ekarri dute auzora. 17:30ean izango da Gaztetxulon.

Festarekin amaitzeko, Errurik gabe eta Oztopo taldeen kontzertuak izango dira. 20:30ean jai bukaera eta garbiketarekin hurrengo urtera arte agurtuko dute festa eguna.

17:00. Gaztetxulon eskulanak.

17:30. Pituxa Clowntu kontari, ikuskizuna Gaztetxulon.

19:00. Kontzertua: Errukirik gabe oztopo.

20:30. Jai bukaera eta garbiketa auzolanean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!