Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu du dagoeneko jubilatuen elkarteko taberna ustiatzeko deialdia, Ibarrako Udalak jakinarazi duenez. Esleipena lehiaketa bidez egingo da eta proposamena aurkezteko epea urriaren 18a da. Baldintzak www.ibarra.eus webgunean eta udaletxeko idazkaritzan ikus daitezke, 8:00etatik 14:00etara.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?