Hamar ahots berri bildu nahi ditu Ibarrako koruak

Ataria 2016ko urriaren 5a

Ibarrako IK Kantu abesbatzak hamar lagun gehiago bildu nahi ditu. Argitu dutenez, ez da kantu munduan aurretiko esperientziarik eduki behar, «ezta ahots miresgarririk ere», behar den gauza bakarra «askatasunez abestu nahi izatea eta lagunak egiteko gogoa» direla esan dute.  

Estilo librea

Estilo librean abesten dutela diote eta partaide bakoitzak gogoko duen gaia proposatu ahal duela. Abestea gustuko dutenek, hortaz Ibarrako abesbatzan eman dezakete izena 628 515 437 edo 658 721 619 zenbakietara deituta edo ikabesten@gmail.com helbidera idatzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!