Ohiko bilkura egingo dute ostegunean, Ibarran

Ataria 2016ko irailaren 27a

Datorren ostegunean, irailaren 29an, ohiko bilkura egingo dute Ibarrako Udalean, 19:00etan. 

Gai horiek aztertuko dituzte:

1- 2016ko uztailaren 18an egindako ohiko udalbatza bilkuraren aktaren onarpena.

2- 243/2016tik 332/2016ra alkate dekretuak jakinaraztea.

3- Kontu-hartzailearen txostena: aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren helburuak eta gastu araua ez betetzea 3/2016 Kreditu Aldaketaren espedientean, 2016ko Aurrekontu Orokorreko kreditu gehigarriak modalitatea.

4- 4/2016 Kreditu Aldaketen espedientea, kreditu gehigarrien modalitatea.

5- Galde-erreguak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!