Kultur ikastaroetan izena emateko epea ireki du Ibarrako Udalak

Ataria 2016ko irailaren 13a

Ikastaro ugari antolatu dituzte: pintura, eskulanak, salsa, rumba, merengea eta kubatar dantzak, besteak beste.

Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago irailaren 12tik irailaren 27ra arte. Kultur etxean eman daiteke izena, 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etatik 20:30etara.

Gazte txartela dutenek %10eko beherapena dute, eta %50ekoa familia ugariek. Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 67 03 99 telefonora dei dezakete herritarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!