Alain Santamaria eta Zuriñe Frutos, lehenengoak Ibarrako mendi duatloian

Ataria 2016ko irailaren 10a

Bigarrengoak izan dira Aitor Perez eta Jon Durana gizonezkoetan. Emakumezkoetan hiru parte hartzaile izan dira guztira eta bigarren Maialen Muñoz eta hirugarren Amaiur Iglesias izan dira.

VI. Euskal Herriko Mendi Duatloian guztira 74 parte hartzaile aritu dira, baina jokoan izan da ere herri proba, distantzia motzagoa zuena. Horretan hiru lehenengoak Jose Manuel Amondarain, Aitor Congil eta Oier Goikoetxea izan dira gizonezkoetan, azken hau 14 urteko gaztea, eta emakumezkoetan parte hartzaile bakarra izan da, Teresa Caminos.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!