San Bartolome Jaiak 2016

Ezin kirolik falta Ibarran

Eneritz Maiz 2016ko abuztuaren 27a

Ibarrako jaietan Kirolaren Eguna dute gaur, eta kirol ezberdinez gozatzeko aukera izan da. 3x3 Futbol Txapelketa, Toka eta Bola Txapelketa, Xake gunea, herri kirolak edota pilota partidak.

Goiza dianarekin hasi badute ere, eguzki berotan ekin diete kirol ezberdinei gune ezberdinetan banatuta. Herritarrek izan dute non aukeratu: zer ikusi edo non parte hartu.

Arratsaldean dantzaren txanda ere izan dute Haatik konpainiaren eskutik.

22:30ean, zezensuzkoa aterako da, eta 22:45ean, Alurr dantza taldearen Lanabesak emanaldia ikusi ahal izango da Emeterio Arrese parkean.

00:00. Iratzar taldearen emanaldia izango da, San Bartolome plazan.

Gaztetxean, berriz, 02:03ean, Dj Beñat hasiko da gaztetxea girotzen.

Bihar egun handia izango dute ibartarrek, azkena izateaz gain Kuadrillen Eguna izango baita. Ikusi egitaraua:

BIHAR, ABUZTUAK 28

KUADRILLEN EGUNA

09:00. Diana Giroarte Dultzaina taldearen eskutik.

11:45. Kuadrillak San Bartolome Plazan elkartuko dira. 

12:00. Kuadrillen kalejira Bonberenea txarangarekin eta Giroarte dultzaina taldearekin batera.

14:30: Kuadrillen bazkaria Txota Zaharrak kuadrillak antolatuta, Emeterio Arrese parkean. 

18:30: Eonian elektrotxarangarekin kuadrillen kalejira herrian zehar.

22:30: Zezensuzkoa, San Bartolome plazan. 

00:00: Aupa hi! kuadrillak piperra osasun-etxetik San Bartolome Plazaraino eramango du eta ondoren erre egingo dute.

00:45: Zesuma taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan. 

02:30: Kuadrillen arteko jolasak, San Bartolome plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!