San Bartolome jaien epizentroan daude Ibarran, baina, egunak topera aprobetxatzen jarraitzen dute. Gaurkoan ere halatsu egingo dute; izan ere, 14:30ean, txekor jatea izango da, Sendi-Ekintza elkartearen eskutik. 17:00etan, Joxe Mendizabal musika jartzen ariko da haur eta gaztetxoentzat; 19:00etan, Alurr dantza taldearen eskutik, soka dantza izango da, San Bartolome plazan. 20:00etan, Ibarrako Sokatira Taldearen eta Ordiziako Rugby Elkartearen arteko desafioa jokatuko da. Egunero lez, zezensuzkoa izango da 22:30ean; eguna amaitzeko, DJ Andoni eta Laket musika taldea ariko dira herria girotzen.
Ondorengo lau egunetan, honako egitaraua izango dute Ibarran:
BIHAR, ABUZTUAK 27, LARUNBATA
KIROLAREN EGUNA
09:00. Diana herriko trikitilarien eskutik.
10:00. Haurrentzat 3X3 futbol txapelketa, Emeterio Arrese parkean Lauburu Kirol Elkartearen eskutik.
11:00. Erretirodunentzako hamaiketakoa, Bizi-Nahi elkaratean.
11:30. Toka eta bola txapelketa, Emeterio Arrese parkean Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.
11:30. Haur eta gaztetxoentzat toka eta bola txapelketa Emeterio Arrese Parkean, Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.
11:30. Xake gunea: bat-bateko xake partiden erakustaldia.
12:00. Herri-kirolak, San Bartolome plazan:
- AIZKOLARIAK ETA TRONTZALARIAK: ALATZNE ETXABURUA (ZIZURKIL), IRATI ASTONDOA (ZEANURI), IRUNE IZKUE (BEINTZA-LABAIEN) ETA MAIKA ARISTEGI (ITUREN)
- HARRI-JASOTZAILEA: IDOIA ETXEBERRIA (ORIO)
- SOKATIRA: IBARRAKO EMAKUMEZKOEN SOKATIRA TALDEA.
17:00. Pilota partidak: jubenilak eta afizionatuak. Belabieta pilotalekuan, Sendi-Ekintza pilota eskolaren eskutik:
- JUBENILAK: OIARBIDE-JAUREGI VS. ARANDIA-PLAZAOLA.
- AFIZIONATUAK: SARALEGI-ALTUNA VS. BELLOSO-ELOLA.
17:30. Haurrentzako paseoak zalguardian Asier Lopetegiren eskutik, San Bartolome palzan.
19:00. Errimak Oinetan, Haatik Dantza Konpainiaren emanaldia, San Bartolome plazan.
22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
22:45. Alurr Dantza Taldearen Lanabesak emanaldia, Emeterio Arrese Parkean.
00:00. Iratzar taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.
ABUZTUAK 28, IGANDEA
KUADRILLEN EGUNA
09:00. Diana Giroarte Dultzaina taldearen eskutik.
11:45. Kuadrillak San Bartolome Plazan elkartuko dira.
12:00. Kuadrillen kalejira Bonberenea txarangarekin eta Giroarte dultzaian taldearekin batera.
14:30: Kuadrillen bazkaria Txota Zaharrak kuadrillak antolatuta, Emeterio Arrese parkean.
18:30: Eonian elektrotxarangarekin kuadrillen kalejira herrian zehar.
22:30: Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
00:00: Aupa hi! kuadrillak piperra osasun-etxetik San Bartolome Plazaraino eramango du eta ondoren erre egingo dute.
00:45: Zesuma taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan.
02:30: Kuadrillen arteko joalsak, San Bartolome plazan.
IRAILAK 4, IGANDEA
10:00: Gazteentzako txirrindulari-lasterketa, XXXV. San Bartolome Saria, Ibarra Kirol Elkartearen eskutik.