San Bartolome Jaiak 2016

Gazteen festa egarriak ez du etenik

A. Uzkudun/I. Otaegi 2016ko abuztuaren 25a

Diana goiztiarraren ostean, Gorritiren animaliek hartu dute San Bartolome plaza. Gaztetxoek latz disfrutatu dute animaliekin; besteak beste, zezen txiki edota poneyekin. Ibarrako Gazte Asanbladak, patata tortilla txapelketa antolatu du; gazte ugari aritu dira sukaldean.

Ordea, ostegunak askorako emango du oraindik. 16:00etan, Jumpfit saioa izango da 14 urtetik gorakoentzat, herriko plazan; segidan, koktel erakustaldia izango da Ibarrako Merkatarien Elkartearen eskutik. 21:00etan, norberak bere etxetik afaria ekarrita, barrikotea egingo dute herritarrek. Ondoren, gauero gisan, zezensuzkoa izango da; eguna amaitzeko, Gatillazo taldeak emanaldia eskainiko du.

Ondorengo lau egunetan, honako egitaraua izango dute Ibarran:

BIHAR, ABUZTUAK 26, OSTIRALA

09:00. Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik.

11:00. Kale antzerkia Giroarte dultzaina taldeak eta Ibarrako trikitilariek alaituta herriko kaleetan zehar, Hauspoa Kultur elkartearen eskutik.

14:30. Txekor jatea, Emeterio Arrese parkean, Sendi-Ekintza elkartearen eskutik.

17:00. Haur eta gaztetxoentzat dantzaldia Joxe Mendizabalen eskutik, San Bartolome plazan.

19:00. Soka dantza, Alurr dantza taldearen eskutik, San Bartolome plazan.

20:00. Ibarrako sokatira taldearen eta Ordiziako Rugby Elkartearen arteko desafioa, Euskal Herria kalean.

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

22:45. DJ Andoniren emanaldia, Txumitxa atzealdeko plazan.

23:30. Laket taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.

 

ABUZTUAK 27, LARUNBATA

KIROLAREN EGUNA

09:00. Diana herriko trikitilarien eskutik.

10:00. Haurrentzat 3X3 futbol txapelketa, Emeterio Arrese parkean Lauburu Kirol Elkartearen eskutik. 

11:00. Erretirodunentzako hamaiketakoa, Bizi-Nahi elkaratean.

11:30. Toka eta bola txapelketa, Emeterio Arrese parkean Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik. 

11:30. Haur eta gaztetxoentzat toka eta bola txapelketa Emeterio Arrese Parkean, Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.

11:30. Xake gunea: bat-bateko xake partiden erakustaldia. 

12:00. Herri-kirolak, San Bartolome plazan:

- AIZKOLARIAK ETA TRONTZALARIAK: ALATZNE ETXABURUA (ZIZURKIL), IRATI ASTONDOA (ZEANURI), IRUNE IZKUE (BEINTZA-LABAIEN) ETA MAIKA ARISTEGI (ITUREN)

- HARRI-JASOTZAILEA: IDOIA ETXEBERRIA (ORIO)

- SOKATIRA: IBARRAKO EMAKUMEZKOEN SOKATIRA TALDEA.

17:00. Pilota partidak: jubenilak eta afizionatuak. Belabieta pilotalekuan, Sendi-Ekintza pilota eskolaren eskutik:

- JUBENILAK: OIARBIDE-JAUREGI VS. ARANDIA-PLAZAOLA.

- AFIZIONATUAK: SARALEGI-ALTUNA VS. BELLOSO-ELOLA.

17:30. Haurrentzako paseoak zalguardian Asier Lopetegiren eskutik, San Bartolome palzan.

19:00. Errimak Oinetan, Haatik Dantza Konpainiaren emanaldia, San Bartolome plazan. 

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan. 

22:45. Alurr Dantza Taldearen Lanabesak emanaldia, Emeterio Arrese Parkean. 

00:00. Iratzar taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.

 

ABUZTUAK 28, IGANDEA

KUADRILLEN EGUNA

09:00. Diana Giroarte Dultzaina taldearen eskutik.

11:45. Kuadrillak San Bartolome Plazan elkartuko dira. 

12:00. Kuadrillen kalejira Bonberenea txarangarekin eta Giroarte dultzaian taldearekin batera.

14:30: Kuadrillen bazkaria Txota Zaharrak kuadrillak antolatuta, Emeterio Arrese parkean. 

18:30: Eonian elektrotxarangarekin kuadrillen kalejira herrian zehar.

22:30: Zezensuzkoa, San Bartolome plazan. 

00:00: Aupa hi! kuadrillak piperra osasun-etxetik San Bartolome Plazaraino eramango du eta ondoren erre egingo dute.

00:45: Zesuma taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan. 

02:30: Kuadrillen arteko joalsak, San Bartolome plazan. 

 

IRAILAK 4, IGANDEA

10:00: Gazteentzako txirrindulari-lasterketa, XXXV. San Bartolome Saria, Ibarra Kirol Elkartearen eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!