San Bartolome Jaiak 2016

Emakumeei etxera lagunduko diete Ibarrako festetan

Ataria 2016ko abuztuaren 22a

Ibarrako Emakume Taldeak laguntza eskainiko die festetatik etxera doazen emakumeei, larunbat goizaldean.

Bihar hasiko dira San Bartolome jaiak, eta Ibarrako Emakume Taldeak abuztuaren 27an, larunbatean, 01:00etatik 05:00etara bitarte, etxerako bidea egiteko laguntza nahi duten emakumeen eskura jarri du zerbitzua. Horretarako nahikoa izango da 632 445 333 telefono zenbakira deitzea, eta "beldurrik gabe deitzeko" nabarmendu dute Ibarrako Emakume Taldetik.

Bestetik, eraso sexistak salatzeko ere telefono bat jarri dute emakumeen eskura: 648 10 28 09. Kasu honetan, zalantzarik gabe, edozein egunetan deitu daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!