Lauburu K.E. Ibarra, denboraldi berriari erreparatuz

Ataria 2016ko abuztuaren 16a

Abuztuaren 1ean hasi zen aurre denboraldia Lauburu K.E. Ibarra taldearentzat. Urtebete gehiago ariko da bigarren B mailan, kategoriako talde gazteenetakoarekin.

Orain arteko entrenamenduak gogorrak izan dira, Mikel Diestro entrenatzailearen gidaritzapean; denboraldi berria ahalik eta ondoen hastearren. Aurten, fitxaketa berriak izan dira: Zumeta, Nordin eta Andoni. Gainera, aurre denboraldia egiten ari dira lehen taldearekin ondorengo jokalariak: Gorka (Goierri K.E.), Beñat (Laskorain), eta Ander (Egintza).

Denboraldia bide onetik hasteko, ondorengo lagunarteko partidak izango dituzte:

  • Abuztuak 20, larunbata: Internacional - Lauburu K.E. Mons - Donostia kiroldegian.
  • Abuztuak 22, astelehena: Lauburu K.E. - Elorrioko, Belabieta kiroldegian.
  • Abuztuak 30, asteartea: A.D. San Juan - Lauburu K.E. San Juan kiroldegian.
  • Irailak 3, larunbata: Lauburu K.E. - Graccurris F.S. Belabieta kiroldegian.
  • Irailak 6, asteartea: Lauburu K.E. - Goierri K.E. Belabieta kiroldegian.
  • Irailak 8, osteguna: C.D. Xota B - Lauburu K.E. Irurtzungo kiroldegian.
  • Irailak 10, larunbata: Lauburu K.E. - A.D. San Juan, Belabieta kiroldegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!